PŘIHLÁŠENÍ / REGISTRACE

NUMEN - Numen


Obal


1. EGUNSENTIAREN HERIOTZA

Agur azken argi izpiei.
Heldu da egunsentiaren heriotza.
Irrifarre batek estaliko du lurra,
irrifarre maltzur, gaixo eta krudela.
Alperrikakoak dia erreguak,
zuen sakrifizioa, negarra.
Aro berri baten etorrera hurbil da,
gorroto, malko eta sufrimenduzko garaia.
Betirako sufrimendura kondenatuok:
non da jainkotzat duzuena orain?
Non da!



2. GAUAREN IRRIFARRE IZKUTUA

Izatearen jatorriaren mesprezua.
Pentsamendu hutsetan
oinarrituriko itxaropena.
Arima galduen noraeza.
Abian jarri da saminaren manua
baoetan barren hedatuz.
Garai batean babsea eman zizuenaren
irrifarre izkutua.
Arbasoen jakituria, galdua,
zuen itxaropena bezala,
zuen koldarkeriak ez du mugarik.
Argizaria amaitu gabe itzali duzue kandela.
Gauaren arnasa,
haize sorginduen intziriak,
umeen negarra,
zentzuen galera,
ikararen domeinua.
Amaierara gidatuak
aro berri baten hasierara



3. ETSIPENAREN ISPILU

Behelainoaren estalki hotzak
herri traidoreen begirada
lausotu du
beren etsipenaren ispillu.
Beldurraren usainak
negar eta aienak
bildu ditu haizearen oihartzunean.
Erruki arren!
Oh izaki jainkozkoak!
Erruki arren!
Numen ahaltsuak!
Gizaki gauzeztan inozoak
traizioaren artzapezpiku madarikatuak!
Erruki zaitezte kristautxuok
bukatu da herri traidoreen epea
Ihesa, erregua, borroka...
ezer ez duzue zilegi koldarrok,
erabakita dago zuen patua.
Mariren aihotzak
artaldea larrutuko du
otso aosetien amorruz,
eta Herioren hatsak irentsiko ditu
zuen arimak.



4. AHANZTURAREN HILOBIA

Odolezko mantuz estali du
gauak ilargia.
Sugarren haserreak
lirraren beroa esnatu du.
Azken aroaren lehen eguna iritsi da.
Hondamena eta sarraskiaren iraultza
fededunen munduan gailendu da.
Odolezko errekek
baso eta ibarrak estali dituzte.
Enbor eta harrizko uholdearen amorruak,
aurretol eraman ditu ikararen itsasora.
Haizearen zakarrak,
gorputz kiskalien atalak daramatza,
lurruzpeko aganzturaren hilobira.
Euriaren ziztadak
zoramena barreiatu du
gorputz abailduen arimen barrena.
Eromena, etsipena.
Mariren begien dirdirak
Egusenti berriari eman dio bide.



5. BELEAREN HEGALDIAK... ILUNTASUNA DAKAR

Ulu ikaragarri batek
hodeiertzean aurkitu du oihartzuna.
Hainbeste odol irentsitako lurrak
asetu du azkenik odol egarria.
Hondamendiaren oldarraldiak
baretu du bere haserrea,
gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa.
Esna Ama Lurra! Graipena duzu atejoka!
Zuhaitzen balantzak, enborren karraskada hotsak,
elementuen noraezeko dantzan
murgildu dute Naturaren adimena.
Esna Ama Lurra! Graipena duzu atejoka!
Goizargiari iheska abiatzen den Haizea.
Sugarren arragoko Suaren itzalezina,
Harkaitza suntsitzen duen Uraren indarra.
Graipenaren ostean
belearen hegaldiak... iluntasuna dakar.
Zoazte lasai Naturaren izakiak,
zoazte lasai Numen ahaltsuak, zuen gotoriekura.
Itzalpeko egonaldian duzue eternitatea,
Ilargi eta Eguzki dituzue begi...
zaindu Mairen erreinua!



6. ISILTASUNAREN HOTS HUTSA

Bizitza eratzen duen iriztuak
zeruaren ispilua apurtu du
Heriotzaren aurrean belaunikatzeko.
Gauzatu da gaua betikotasunean.
Behelainoa eta ezereza
denboraren iluntasunean nahastu dira.
Ipar Haizeraren ezpata hotzak
baso eta ibaiak izoztu ditu
bere eztenkaedaren aintzinean.
Bakardadean pausatzen diren gauak...
Elur malutetan galtzen den zeruaren negar aiena...
Isiltasunaren hots hutsa...
Ilargi betearen begiradak
behelainozko itsaso marduletan islatzen du
mendi tontorren itzalaren samindura.
Basoko zoko izkutuenean bizirik da Gaueko.
Itzalen munduko gidari,
iluntasunaren jabea.
Bere itzalaren babesean,
egunsentiaren ametsa gauzatu bitatean
Lurraren lotaldi sakona bilduko duena.



Texty | NUMEN - Numen | Hard Music Base


O NÁS
PRAVIDLA
KONTAKT



© 2008-2019. Částečné nebo úplné kopírování materiálů je možné pouze se svolením HardMusicBase.cz a odkazem na zdroj.

TOPlist